Errezilgo eta Mutrikuko Udalen egoera hobera doa nabarmen

2014/05/16

Egoera ekonomiko "larria" zuten 2011. urte bukaera aldean Errezilgo eta Mutrikuko udalek. Zorpetze handia zeukaten bi herrietan. Zorra jaisteko eta kontuak onbideratzeko asmoz, duela bi urte bideragarritasun plan bana adostu zuten Aldundiarekin. Orain, Ogasunak udalerri bakoitzari dagokion txostena igorri die Batzar Nagusiei: aurten, bi udalen egoera ekonomiko-finantzarioa nabarmen ari da egiten hobera. Horren arabera, planean jasotako neurriak bete dituzte, eta zehaztutako helburuak hobetu.

Zor bizia izan da biek izan dituzten arazoen iturburu nagusia, eta aurreikusitako mugetatik behera iritsi dira. Mutrikuko Udalaren zor bizia urte bereko sarrera arrunten %128koa zen 2011. urte bukaeran; 2013 amaieran, berriz, %79koa. Planean aurreikusitako zor bizia %95,7 izan zen garai horretarako. Errezilen, berriz, denbora tarte horretan %142tik %105era igaro da zor bizia —planean %114,3ko helburua aipatzen zen—. Gainera, bien sarrera arruntak hazi egin dira, eta aurrezki garbia negatiboa izatetik positiboa izatera pasatu da. Mutrikuren sarrerak % 12,4 igo dira bi urtetan; Errezilenak, %12,5.

Bien bitartean, udalek maiztasunez eman behar dute Ogasunean euren egoeraren berri; horrekin, aldundiak txosten bat osatzen du ondoren

ITURRIA: Gipuzkoako Hitza


GAI HONI BURUZKO ALBISTE GEHIAGO