Erriberako olio-eskariak egiteko aukera egongo da asteburuan
Nafarroa hegoaldeko olioaren kanpainari ekin dio Errigorak, eta Mutrikun eskaerak egiteko aukera egongo da asteburu honetan (otsailak 21-22) eta hurrengoan (otsailak 28-martxoak 1). Aurten, eskaera-orriak aurrez betetzeko aukera dute herritarrek: eskaera-orriak udaletxeko webgunetik jaitsi daitezke.
Bi olio mota edukiko dituzte herritarrek aukeran: oliba olio birjina estra ekologikoa (5L=28€) eta oliba olio birjina estra konbentzionala (5L=20€). Errigorarakoek jakinarazi dutenez, aurtengoa azken urteetako oliba uzta eskasena izan da. "Horixe da prezioek gora egin izanara arrazoia". Hala ere, produktuaren kalitatean konfidantza osoa daukate Errigorakoek, eta herritarrak bertoko produktuak kontsumitzera animatu nahi dituzten, beste behin ere.