Eskualdeko enpresa txiki eta ertainen dibertsifikazioa sustatzeko trebakuntza prozesuari ekingo diote urtarrilaren 31n

2014/01/23
Debegesa eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ari dira proiektuan; 'Lean Startup' metodologian oinarrituko dira, eta gehienez sei enpresek parte hartu ahalko izango dute.

Mondragon Unibertsitateak eta Debegesa Garapen Agentziak elkarlanean enpresa txiki eta ertainen dibertsifikazioa sustatzea eta estimulatzea du helburu. Proiektua Lean Startup metodologian oinarrituta dago, eta, gehienez, sei enpresek parte hartu ahal izango dute. Trebakuntza prozesua datorren urtarrilaren 31an jarriko da martxan.

Proiektu horren baitan, trebakuntza eta jarduera prozesua eskainiko zaie eskualdeko enpresei, garatzeko bidean dauden sektoreetan negozio-aukera berriak identifikatu eta garatzeko.

Enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago proiektua: besteak beste, enpresetako gerenteei, berrikuntza buzendariei eta produkzio zuzendariei. Trebakuntza doan jasoko dute enpresek. Lau orduko sei lan-saio egingo dira, 09:00etatik 13:00etara. Hurrengo datak honako hauek izango dira:
o    Otsailak 28
o    Martxoak 21
o    Apirilak 11
o    Maiatzak 23
o    Ekainak 20


Saio guztiak Debegesaren egoitzan eskainiko dira (Azitain industrialdea, Eibarren, Gipuzkoa).

Proiektuan parte-hartzen duten enpresek, laguntza eta aholkularitza jasoko dute MU eta Debegesako kideen eskutik. "Lean Startup metodologiari lotutako erraminta eta tekniken gaineko trebakuntza baliagarria jasoko dute, ekimena amaitu ondoren, euren enpresetan aplikatzen jarraitu ahal izango dutena", aitatu duite Debegesatik.

Gainera, ekimena aurrera eraman ahal izateko enpresek laguntza behar izanez gero, MUn Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketa Masterra burutzen dabiltzan ikasleak hartu ahal izango dituzte praktikak egiteko.

Parte hartzeko interesa duten enpresak Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituta (Silvia Gil) edota pymes@debegesa.com helbidera idatzita.