Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko da Mutrikuko uretan asteburuan

2014/05/23

Bihar, zapatua, sailkatze estropadak lehiatuko dira eta domekan finalak.

Emakumeen absolutu mailak eta gizonezkoen gazte eta senior mailek hartuko dute parte Mutrikuko proban. Bizkaia eta Gizpuzkoako 16 klubek pate hartuko dute bertan; guztira, 161 arraunlari.

Emakume absolutuetan sei talde arituko dira: Zumaia, Orio, Getxo, Pasai Donibane-Koxtape, Ibaika-Errenteria eta Ondarroa. Gizonezkoei dagokienez, gazte mailan hamabi trainerilla aterako dira uretara: Zumaia, Kaiku, Mundaka, Getxo, Koxtape, San Nikolas-Portugalete, Zarautz, Ibaika, San Pedro, Ondarroa, Elantxobe eta Isuntza. Nagusien mailan, berriz, bost dira parte hartuko duten taldeak:  Kaiku, Hondarribia, Zierbana, Pasai Donibane eta Bermeo.

Bihar 16:30ean hasiko da trainerillen arteko norgehiagoka, finala berriz, etzi, 11:00etan izango da portuan.


TESTUA: Mutrikuko Hitza