Euskal dantzek hartuko dute herria zapatuan
2013/05/23
100 herritarretik gorak parte hartuko dute Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatzen duen Euskal Erromerian.
Egun guztiko egitaraua prest dute. Zapatuan 12:30ean aterako dira kalera eta oinak eman ahala, bertoko dantzak egingo dituzte.
Gure Amestsa dantza taldeak, azken urteetan ohi duen bezala, euskal dantza ikastaroa antolatu du aurten ere, eta ikastaro hori jasotako 100 herritar baino gehiagok ikasitako praktikan jarriko dute zapatuan.
Hona hemen egunerako prestatu duten egitaraua: