Euskal Herriko Kluben Txapelketa finalean sartu dira Danok Bateko puntistak
2015/03/05
Gazteen eta kadeteen mailako finaletan jokatuko dute; partidak, zapatu arratsaldean jokatuko dira.
Sei mutrikuarrek jokatuko dute Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako finaletan. Danok Bateko ordezkariak kadete eta gazte mailan ariko dira.
Partidak, Mutrikun bertan izango dira: zapatuan, martxoak 7, 18:00etan, Miruaitz pilotalekuan. Gazte mailan Jon Goenaga eta Aitor Andonegi Zumaiako bikotearen (Kosme eta Alex) aurka ariko dira. jkadete mailan, berriz, Mutrikuko bi bikote ariko dira, aurrez aurre: Ekaitz Menizabal-Mikel Manzisidor eta Aitor Manzisidor-Xabier Arrizabalaga.
Argazkia: Danok Bat.