Euskal Kostaldeko Flysch-aren erakusketa ikusteko bi egun gehiago daude
Bi egun gehiago, eta Euskal Kostaldeko Flysch-a itxi egingo da. Azken aukera dute, beraz, oraindik hurbildu ez diren mutrikuarrek, euren kostak duen aberastasuna ezagutu eta hartaz gozatzeko.
Erakusketa martitzenean eta eguaztenean 18:00etatik 20.00etara egongo da zabalik. Ikusi nahi dutenek Zabieleko erakusketa gelara joan besterik ez dute egin beharko, eta bertan Euskal Kostaldeko Flyschari buruzko informazio orokorra jasotzeaz gain, herriko Flysch beltzari buruzko informazioa ere jasoko dute. Gainera, herriko flysch beltzean topatutako piezei buruzko informazioa ere topatuko dute.
Horretaz gain, herriko flysch beltzaren inguruan Jose Angel Torresek idatzitako liburua erosteko aukera ere egongo da, sei euroren truke. Mutrikuko flysch beltza. 110 miloi urteko historia, Nautilus interpretazio zentruan eta turismo bulegoan ere eskura daiteke.