EUSKARALDIA ABIATU DA
2018/11/23
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Mutrikun ere izango gara Ahobizi eta Belarriprest
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra 862 mutrikuarrek Euskal Herri mailako ariketa sozialean hartuko dute parte.
Ahobizi izanik, 788 mutrikuarrek konpromisoa hartu dute euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko, eta ezezagunei lehenengo hitza euskaraz egiteko.
Belarriprest izanik, berriz, beste 72 mutrikuarrek konpromisoa hartu dute beraiei euskaraz hitz egin diezaieten, eta beraiek euskaraz nahi zerderaz erantzun ahal izateko, euskaraz datorkionak euskaraz jarraituta.
Animo guztiei eta eskerrik asko euskararen erabilerari bultzada berri bat ematen laguntzearren.