Euskararen eguneko ekitaldiak

2017/11/29
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko da mundu osoan zehar, eta gurean ere hainbat ekitaldi izango dira egunaren inguruan.

Azaroaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 7etan Zabiel Kultur etxean, hitzaldia izango da Josu Larrañagaren eta Aitor Lizardiren eskutik. Gaia: Mutrikuko HIKA, gure hizkuntza ezagutzen.

 

Abenduaren 1ean, ostirala, gaueko 10etan HANDIA pelikularen emanaldia izango da Zabiel kultur etxean. Sarrera aurrez eros daiteke 3 eurotan Turismo Bulegoan.

 

Abenduaren 3an, igandea, arratsaldeko 4:30etan, umeentzako zine emanaldia izango da Zabielen: Tximinoen Erresuma. Arratsaldean, berriz, HANDIA pelikularen emanaldia izango da.

Abenduaren 4an, astelehena, arratsaldeko 7etan Zabiel kultur etxean Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Datuak eta etorkizuna hitzaldia izango da Udal teknikari Joseba Palewnzuelaren eta UEMAko teknikari Ibon Aginagaren eskutik.