'Euskaraz bizi nahi det' aldarrikatzeko lasterketa herrikoia egongo da urriaren 26an
2013/10/17
Parte hartu nahi duten herritarrek soinean zerbait eramateko aukera edukitzeko, asteburuan salmenta puntua jarriko due Beheko plazan.
"Euskaraz bizi nahi det". Aldarrikapen hori hainbat eta hainbat mutrikuarrek egitea lortu nahi du BaiTxo euskara elkarteak. Herritarrak kalera elkarrekin ateratzea lortu nahi dute, ordea, eta horretarako, urriaren 26rako lasterketa herrikoia antolatu dute.
Egun horretarako kaleak girotzeaz gain, herritarrei Euskaraz bizi nahi det dioen zerbait soinean eramateko aukera ere luzatu nahi diete. Gauzak horrela, asteburuan kamisetak, txapelak, banderolak eta abar salduko dituzte.
Salmenta zapatuan zein domekan egingo dute, ordu eta leku berean: 12:00etatik 14:00etara, Beheko plazan.