Euskarazko film laburrak ikusteko aukera egongo da barikuan Zabielen

2014/04/03
Zazpi film laburrek osatzen dute zirkuitua aurten; Zine Forum taldea, Karenka eta Udalaren artean antolatu dute ekimena.

Barikuan, hilak 4, 22:15ean, Zabielen. Hori da euskarazko film laburrak ikusteko jarraitu beharreko hitzordua.

Laburbira heldu da aurten ere Mutrikura, eta bertan euskarazko zazpi film labur ikusteko aukera egongo da. Herriko saioa Zine Forum, Karenka eta Udalaren artean antolatu dute. Sarrera doan izango da.

Eskainiko diren filmak honako hauek izango dira (lotura bakoitzean informazio gehigarria):