Fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaroa asteazkenean Debegesan

2013/10/15
Enpresa sortu berriei edota jarduera ekin berri dutenei zuzenduta dago; forma juridiko egokia aukeratzen eta betebeharrei aurre egiten irakatsiko diete.

Ikastaroa sortu berri diren enpresei edota Debabarreneko eskualdean jarduera berri berri bati ekin nahi dioten ekintzaileei zuzenduta dago.

Debabarreneko eskualdean sortu berri diren enpresei laguntza eskaintzeko eta ekintzailetza sustatzeko apustuari jarraiki, Debegesa Garapen Agentziak fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaroa antolatu du biharko (urriak 16).

Ermuko Torrealday Aholkularitzaren eskutik, hainbat alor landuko dira ikastaroan. Batetik, enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen, bai enpresa sortzerako orduan, bai urte batzuk igaro ostean. Bestetik, betebehar fiskalak aztertuko dira ikastaroan, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.

Ikastaroa Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, 15:00etatik aurrera, eta hiru orduko iraupena izango du.

Interesa dutenek izena eman behar dute aurrez ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.


ITURRIA: dEBEGESA