Flauta eta gitarra emanaldia egongo da bihar, komentuan
2014/02/21
Kamara musika zikloa irekiko dute Alberto Itoizek eta Jorge Sotresek; emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.
Alberto Itoiz flautista eta Jorge Sotres gitarrajolea dira kamara musika zikloa irekiko duen bikotea. Emanaldia, bihar, 20:00etan, Santa Katalina komentuan izango da, eta sarrera doan izango da.
Bi musikagileek curriculum zabal bezain interesgarria dute, eta gaur egun, hainbat talderekin aritzen dira.
Emanaldirako prestatu duten egitaraua honako hau da:
- Danzas Folklóricas Rumanas - Bela Bartok
- Entr´Acte – Jacques Ibert
- Le Petit Berger “El Pastorcillo” – Claude Debussy
- Pieza en forma de Habanera – Maurice Ravel
- Música Popular Brasileña – Celso Machado
- Historia del Tango – Astor Piazzola
- Canciones populares españolas – Manuel de Falla