Formakuntza programa
Mutrikuko 3. Sektorea indartzen
Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik, formakuntza espezifiko bat antolatuko du Mutrikuko 3. sektoreari zuzenduta, batez ere merkataritza eta ostalaritzari zuzendua. Aurtengoa bigarren urtea izango da eta 2016an egin zutenek balorazio ona egin dute.
Formakuntza honen helburua Mutrikuko saltokiek bere profesionalizazio maila handiagotzearena da, saltokiak konpetitiboagoak izan daitezen. Horretarako formakuntza espezifikoa jasoko dute, hainbat alorretan, hala nola, gestio ekonomikoa, politika komertziala, promozio egutegia, erosketa kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea… eta beste hainbat gai landuko dira. Horrez gain, ikastaroan parte hartzen duten negozioei, azterketa bat egingo zaie, bere egoera ikusi eta hobetze aldera ekintza plan bat garatzeko. Ekintzak inplantatzen joateko on-line tutoretza zerbitzu bat izango dute prozesu guztiaren jarraipena izango dutelarik.
Formakuntzaren finantzaketa
Formakuntzaren finantzaketa Mutrikuko Udalak bere gain hartu arren, Formakuntzaren eskaintzaren azterketa eta planifikazioa Bertan Mutrikuko Merkatari Elkartearekin batera gauzatu da.
Formakuntzaren kostua merkatari bakoitzeko 450€-koa izango da, eta hauetatik 100€ ikastaroa jasoko duten establezimenduak ordaindu beharko ditu. Gainontzekoa, Mutrikuko Udalak horretarako prestatuta duen diru partidatik ordainduko du.
Kontsultoretza profesionala
Formakuntza Emilio Ábalos Consultoria-k eramango du. Emilio Abalos, Balentziarra da eta, hau dela eta, formakuntza gaztelaniaz izango da. Dagoeneko beste hainbat lekuetan egiten den eredu bat da, adibidez, formakuntza hau Lea-Artibaien eta Barakaldon ere egin izan dute ondorio pozgarriekin. Kontutan izan behar da, gizon honek 20 urtetako esperientzia duela merkataritzan eta bere helburua honako dela: edozein merkatari, benetako enpresari bilakatzea eta berarekin batera ikustea nola hazten den negozioa.
Badakit prezioak kalkulatzen? Badakit erosketa eta salmenta aurreikuspen bat egiten? Zer erosi eta zein preziotan? Badaukat bezeroari harretarako manualik? Esplotazio Kontua ezagutzen dut? Komunikazio bide berriak erabiltzen ditut? Dendaren irudia zaintzen dut? Hainbat galderari erantzun beharko diete negozioek benetan aurrera egin eta euren aktibitatean hobetzen joan ahal izateko.
Formakuntzaren datu zehatzak honakoak dira:
Formakuntza presentzialaren datak:
Taldeko saioa:
- Urriak 30etik, azaroak 3ra (azaroak 1 jai), 14:00tik 16:30ra.
- Azaroak 27tik abenduak 1era, 14:30tik 16:30ra.
Salmenta puntuaren azterketa: Urriak 30etik, azaroak 3ra
Tutoretza zerbitzua: 7 hilabetez.
Hizkuntza: Gaztelania
Izen emateko epea: 2017ko urriak 6
2016ko taldeari jarraipena
Talde berri bati formakuntza hau egiteko aukera emateaz gain, Mutrikuko Udalak, 2016an formakuntza egin zutenei jarraipena egiteko aukera eskaini nahi die, izandako eboluzioa ikusi eta hobekuntzak baloratzeko. Jarraipen hau, Azaroak 13tik 17a bitartean gauzatuko da.
Herrian erostearen garrantzia