Frankiziei buruzko tailerra, azaroaren 20an Debegesan
Tailerra datorren asteazkenean egingo da, azaroaren 20an, Debabarreneko ekintzaileei edota frankizian ekiteko asmoa dutenei zuzenduta, Gonzalo Linage Inverpoint Consulting enpresako bazkide kontsultariaren eskutik.
Debegesa Garapen Agentziak, eskualdean ekintzailetza sustatzeko bidean abian dituen ekimenen baitan, datorren asteazkenerako, azaroak 20, frankiziei buruzko tailer bat antolatu du, eskualdeko ekintzaileei edota frankizian ekiteko gogoa duten guztiei zuzenduta. Parte-hartzea doakoa da.
“Zergatik aukeratu frankizia eredua?” izenburupean, tailerrak frankiziaren eredua zer-nolakoa den azaltzeko balioko du. Gainera, frankizia sare batean sartzeko kontuan hartu beharreko irizpideak zeintzuk diren erakutsiko du eta, azkenik, sisteman sarturik dauden agenteak zuzenean ezagutzeko aukera emango du, hala nola, kontsultariak, frankizia eskaintzen dutenak eta frankizia-hartzaileak.
Gonzalo Linage Inverpoint Consulting enpresako bazkide kontsultariaren eskutik, tailerra Debegesan emango da (Eibar), 15:00etatik 17:00etara.
Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 (Vanesa Hortas) telefono zenbakira deituz.
Debabarrena Ekinean
Ekimen hau “Debabarrena Ekinean” izeneko prestakuntza-programa zabalago baten barruan kokatzen da. Programa honen barruan, Debegesak hainbat ikastaro, tailer eta jardunaldi burutuko ditu azaroa eta abendua bitartean, eskualdeko ekintzaileen eta sortu berri diren enpresen gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko helburuarekin.
Hurrengo ekimenak:
- Azaroak 19, asteartea. TAILERRA.- “Kostu eta errentagarritasunen kudeaketa”. Ekintzaileei eta enpresa-kudeatzaileei zuzenduta.
- Azaroak 20, asteazkena. TAILERRA.- “Zergatik aukeratu frankizia eredua?”
- Azaroak 27, asteazkena. TAILERRA.- “Enpresa txikientzako finantza eta ekonomia kontrolerako ikastaroa”
- Abenduak 2, 4, 9, 11, 16 eta 18. “EIBAR EKINEAN”.- Negozio-ideien sormena eta enpresa berriak sortzeko pausuak. Enpresa edo negozio propioa martxan
jarri nahi dutenei zuzenduta, langabezian egon ala ez. Ordutegia: 9:30etik 13:30era. Portalean, Eibar. Eibarko Udalak
eta Debegesak elkarlanean antolatuta. - Abenduak 11, asteazkena. TAILERRA.- “Salmenta teknikak”
- Abenduak 18, osteguna. EZTABAIDA IREKIA: Ekintzaileen Legea
ITURRIA: Debegesa