Gabonetako Kanpaina 2020

2020/11/13
Herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko helburuarekin antolatu da.

Edizio honetan, merkataritza, turismo eta zerbitzu-establezimenduek parte hartu ahal izango dute, baldin eta beren jarduera jendearentzat prestatutako lokal batean egiten badute, aldez aurretik ezarritako ordutegiaren barruan eta sarrera mugagabea badute, 10 langile edo gutxiago badute, Mutrikuko udalerrian badaude, erakusleihoa edo mostradorea badute eta dagozkien lizentziak badituzte.

2020ko gabonetako kanpainan parte hartzeak ez dakar inolako kostu ekonomikorik, baina bai konpromezu batzuk:
- Kanpainari atxikitako saltokiak kanpainaren kartela edo irudia erakutsiko du erakusleihoan (posible ez bada, mostradoreko leku ikusgarri batean), bai eta horrekin lotutako beste edozein material ere, kanpaina egiten den bitartean.
- Mutrikuko Udalarekin harremanetan egotea, posta elektronikoz eta inskripzio honetan emandako whatsapp zenbakiaren bidez. Inskripzio-orria aurkezterakoan, saltokiak onartu egiten du udalak eman dituen datuak erabiltzea kanpainaren gaineko komunikazioa gauzatzeko.
- Zozketarako boletoak gutxienez 10 euroko gastua egiten duten bezeroen artean banatzea. Erosketako TIKETA gorde beharko da gastua ziurtatzeko, beraz, establezimenduak boletoa erosketa tiketari grapatuko dio.
- Banatu ez diren boletoak Turismo Bulegoan itzultzea: kanpainaren data amaitu ondoren, urtarrilak 7rako.
- Kontsumitzaileei kanpainaren berri ematea eta kanpainan parte hartu duten establezimenduen zerrenda ezagutzea.
- Mutrikuko Udaleko Garapen Sailak eskatzen duen edozein informazio eta/edo dokumentazio ematea, kanpainaren baldintzen jarraipen zuzena eta tiketen banaketa egiaztatzeko.
- Kanpainari atxikitako establezimenduen jabeek eta bertako langileak, ezta haien zuzeneko senideak ere (ezkonkideek, ezkontzaz kanpoko elkartean bizi diren pertsonek, seme-alabek, gurasoek edo anai-arrebek), ezin izango dira beren saltokiaren TIKET batekin sarituak izan.
- Mutrikuko turismo bulegoan banatuko dira tiketak eta saltoki bakoitzari zein zenbaki ematen zaizkion jasoko da aurreko puntua ziurtatu ahal izateko.

Izena emateko epea 2020ko azaroaren 13an hasi eta 21ean amaituko da, Mutrikuko Turismo Bulegoan (Txurruka plaza, z/g), jendaurreko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.

Establezimendu gisa 2020ko gabonetako kanpainan parte hartzeko, inskripzio-eskabidearen inprimakia bete eta sinatu beharko da.