Gaur eta bihar [azaroak 28-29] Gabon aurreko elikagaien bilketa berezia egingo dute
Mutrikuko elikagaien bankuko kideek janari bilketa berezia egingo dute gaur eta bihar behar gehien dutenei emateko janari bilketa berezia egiten ariko dira. Gabon aurreko bilketa, 09:00etatik 21:00etara, DIA supermerkatuan egingo da.
Eskatzen dutena oinarri-oinarrizko elikagaiak dira: esnea, olioa, azukrea, garbantzuak, dilistak (lentejak), pasta, arroza, lekaleak kontserban, barazkiak kontserban, arrain kontserbak, galletak, umeen janaria (poteak arrainakin edo frutekin). "Umeentzako janariari erostekotan, fruta edo arraina dutenak erosteko eskatzen diegu herritarrei. izan ere, haragia dutenak Europatik jasotzen ditugu”. Pardelak ere oso beharrezkoak direla gogoratu dute.
Lekaleak eta barazkiak kontserban ematea komenigarriagoa dela aurreratu dute. “Izan ere, familia askok ez dauda elektrizitatea ordaintzeko ere. Beraz, sukaldatu beharrean, berotu bakarrik egin beharreko janariak asko eskertzen dira”.
Mutrikun biltzen den janari guztia Bergarako bankura bidaliko da, eta handik herri guztietan banatuko da bakoitzaren beharren arabera. Iaz Gipuzkoak 350.000 kilo janari batu ziren; horietatik 4.905 kilo Mutrikun batutakoak izan ziren. Aurten Mutrikun 5.000 kilotara heltzea da helburua. "Tamalez beharrizana goraka doa. Iaz garai honetan 39 familiri laguntzen genion, aurten berriz, 46 familiari". Guztira, 107 pertsona dira Mutrikuko elikagaien bankuaren laguntza jasotzen dutenak eta horietatik 36 0-15 urte bitartean daude.