Gaurtik domekara Antzerkiaz Blai gelditzeko bigarren aukera egongo da
Asteburu osoa antzerkiak hartuko du, bigarrenez jarraian. Aurreko asteburuan tabernak bete ondoren, Goizeko Izarra antzerki taldearen emanaldi nagusia asteburuan izango da. Goizeko Izarrakoak taularatu aurretik, ordea, Akelarreko gazteek eta Patxin eta Potxin pailasoek ere euren antzezlanak eskainiko dituzte.
Oraingoan, baina antzezlan guztiak Zabielen izango dira.
Akelarreko gazteak izango dira euren lana aurkeztuko duten lehendabizikoak. Bi antzezlanekin datoz: Artista famili bat eta Krisian gaude. Ikuskizuna, gaur, 22:00etan, izango da.
Bihar, berriz, 18:00etan, Patxin eta Protxinek hartuko dute erreleboa. Pailasoek famili guztiarentzako emanaldia dakarte: Oihan koloretsua.
Azkenik, Goizeko Izarrari egokituko zaio taularatzea. Aurkeztuko duten lan nagusia 11 galdera izenpean dator, baina harekin batera, atsedenaldietan, beste bi lan labur ere eskainiko dituzte: Kalian gora eta Hitz eginaz konpondu. Herriko antzerki taldearen emanaldia, domekan, 19:00etan izango da.
Antzezlan guztietan sarrera doan izango da.