Gazako txerria filma ikusgai asteazken honetan Zabielen
SINOPSIA
Ekaitzaren ostean, Jafarrek, Gazako arrantzale palestinarrak, zerri bat topatuko du bere sarean, itsasontziren batetik erorita segur aski. Animalia ezpurua berehala
gainetik kentzera erabakiko du eta saltzen saiatuko da bere egoera ekonomiko kaskarra hobetzeko abentura harrigarri eta ez oso gomendagarrian murgilduz.
Tragikomedia honetan, Gazako herri txikia eguneroko miseriaren, soldadu israeldarren indarkeriaren eta yihadisten aginduen artean harrapatuta dago.
Egunez egun bizirauten saiatzen den eta (ia) edozer egiteko prest dagoen arrantzale honek irudikatzen du egoera larri hori.
FITXA TEKNIKOA
Le cochon de Gaza. Frantzia/ Alemania/ Belgika 2011
Zuzendaritza eta gidoia: Sylvain Estibal
Aktoreak: Sasson Gabay, Baya Belal, Myriam Tekaia, Gassan Abbas
Iraupena: 98 minutu
Hizkuntza: arabiera eta hebreera euskarazko azpitituluekin