Gazteak lan mundura sartzea errazteko Enplegu Anezka abiatuko da apirilean Debabarrenean

2016/03/23
Enplegu anezka honek 25 gazte langabetu hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan. Izen-emate epea zabalik da dagoeneko. Apirilaren 5ean, 10:00etan, informazio saioa egingo da Debegesan, Eibarren.

Apirilean jarriko da abian Debabarreneko Enplegu Anezka, gazteak lan mundura sartzea errazteko. Langabezia egoeran dauden gazteei zuzenduta dago. Gizonezkoak badira, 18 eta 29 urte bitartekoak. Emakumezkoen kasuan, 18 eta 34 urte bitartean. Ez da prestakuntza profil zehatz bat eskatzen; oinarrizko ikasketak dituzten gazteak izan daitezke, lanbide heziketatik edo batxilergotik datozenak, unibertsitate ikasketak dituztenak... Ez da beharrezkoa esperientzia profesionala izatea.

 

Hautatuak diren pertsonak astean hainbat egunetan bilduko dira Debegesan. Teknikari baten laguntzarekin, coaching eta adimen emozionaleko saioak egingo dituzte, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak, enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin, lan bitartekaritzako prozesuak giza baliabideetako arduradunekin...

 

Informazio saioa

Interesa duten gazteei zuzenduta, datorren apirilaren 5ean, 10:00etan, informazio saioa egingo da Debegesa garapen agentzian (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).

 

Proiektuan parte hartu nahi dutenek apirilaren 7ra arteko epea dute izena emateko. Informazioa eskuratzeko: www.debegesa.eus; 943 82 01 10 telefonora deituz edo lanzadera@debegesa.eus helbidera idatziz.

 

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Telefonica Fundazioak, Santa María la Real Fundazioak eta Debegesa garapen agentziak sinaturiko lankidetza hitzarmenaren ondotik jarriko da abian gure eskualdean.