Geoparkea aurten ere Fitur turismo azokan izango da.

2024/01/24
Aurten Fiturren berrikuntza asko izango dira Euskal Kostaldeko Geoparkearentzat. Euskadiko standean bere eskaintza turistikoa sustatzeaz gain, Unescoren Geoparkeen stand berria ere aurkeztu du eta Turespañako standean, aurtengo urrian egingo den Ekoturismoaren VII. Kongresuaren egoitza izango dela iragarri da.

 2024-01-24 

Deba, Mutriku eta Zumaia udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkea, turismo sustapena egiteko prestdago urtarrilaren 24tik 28ra Madrilen ospatzen ari den munduko feria garrantzitsuenetarikoan.

Gaur, hilak 24, Euskadiko erakustokiaren inaugurazio ofiziala izan da 12:00etan eta Geoparkea bertan izan da hiru udalerrietako udal-ordezkari eta Debegesa eta Urola Kostako Mankomunitatea eskualde-erakundeekin batera.

Ondoren, 13:00ean, Turespañako standean eta Ekoturismo Klubaren aurkezpenaren baitan, Geoparkea Espainiako Ekoturismoaren VII. Kongresu Nazionala antolatzeko egoitza izango dela iragarri da. Kongresua 2024ko urriaren 23tik 25era egingo da. Gogoz jasoko den berria izan da, Geoparkeak goi mailako beste hautagai batzuekin lehiatu behar izanbaitu. Ekitaldi honetan, Deba, Mutriku eta Zumaiako alkateez gain Aroa Jilete Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Diputatua, Azahara Domínguez eta Iñigo García Zuzendaria egon dira.

Jarraian, 14:00etan, Unescoren Geoparkeen standaren irekiera ofiziala egin da. Lehen aldiz, Espainiako Geoparkeen sareak bat egin du Fiturren helmugako sustapen bateratua egiteko. Gainera, Geoparkeen Munduko Sarea (GGN) sortuzela 20 urte betetzen dira aurten, eta, hori dela eta, Latinoamerikako geoparkeei stand-ean parte hartzeko gonbitaluzatu zaie. Ekimen hori AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia) babestu du,Unescorekin lankidetzarako Batzorde Nazionalaren bitartez.

Standaren irekierako ekitaldia Nicolás Zouros, Geoparkeen Munduko Sareko koordinatzailea, Eugenio Bidondo, Latinoamerika eta Karibe Sareko koordinatzailea, José María Barrera, EspañakoSareko Koordinatzailea eta Santiago Sierra, Unescoren Batzorde Nazionaleko Idazkari Nagusiaren eskutik joan da.

Geoparkeak sustatzeko liburuxka berri bat argitaratu da, geoparkeen kokapen-mapa batekin eta geoparkebakoitzaren informazio orokorrarekin. Material hori oso erabilgarria izango da geoparke bakoitza banaka sustatzeazgain, geoparkeen irudi orokorra sustatzeko.

 

Geoparkeen standaren programazioa

Profesionalei eskainitako hiru egunetan zehar, erakustokiak aurkezpen eta bileren agenda betea izango du, etageoparkeetako tokiko eta eskualdeko ordezkarientzaren topagune ere izango da. Gainera, geoparkeetako produktuakdastatu ahal izango dira. Agendari buruzko informazio gehiago:

https://geoparques.es/2023/12/19/geoparques-fitur24/

 

Euskal Kostaldeko Geoparkea, ekoturismoaren ildoan

Geoparkeak Fitur azokan sustatzen duen eskaintza turistikoa bere ondare natural eta kulturalari balioa ematean oinarritzen da, ondarearen kontserbazioaren eta interpretazioaren bitartez. Bisita gidatuen eskaintza zabala eta geoibilbideen sarea dira Geoparkearen produktu izarrak. Hau guztia, "Geoparkezaleak" komunitateko kide diren 22 entitate laguntzaileek eskaintzen duten ostatu eta jarduera turistikoen eskaintza pribatu bikainarekin osatuta dago,horregatik, Geoparkea bisitatzea ezinbesteko esperientzia da ingurune natural berezi batez gozatu nahi dutenentzat.