Geoparkearen interpretazio plana aurkeztuko dute martitzenean
2013/02/08
Geoparkeak hartzen dituen hiru udalerriek batera jokatzea eta elkarlana erabatekoa izatea da planaren helburua; nahi duen guztiak dauka bertaratzeko aukera.
Martitzenean, 18:00etan, Zabielen. Hoiri da Euskal Kostaldeko Geoparkearen interpretazio plana aurkezteko jarritako hitzordua.
Geoparkeak Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriak hartzen ditu. Hiruetan batera jokatzea eta elkarlana erabatekoa izatea da interpretazio planaren helburua. Plana garatu duen talde teknikoak egingo du proposamenaren aurkezpena. "Geoparkeak interpretaziorako erabiliko duen diskurtso bateratua eta Mutriku, Deba eta Zumaiari dagokien gai nagusiak azalduko dizkigute", azaldu dute Geogarapenetik.
Sarrera irekia izango da; hau da, nahi duen guztiak izango du aurkezpena zuzenean entzuteko aukera.