Geoturismoko nazioarteko biltzarrean parte hartu dute bertoko ordezkariek
2013/10/31
Kordobako Kabra herrian egin den kongresuan parte hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkariek; tartean, Joseba Palenzuela alkatea egon da.
Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkari taldea Kabran (Kordoba, Espainia) egon dira azken eguneton. Andaluziako herri horretan egin den nazioarteko geoturismo bileran parte hartu dute.
Bilkurara joandako ordezkariak honakoak izan dira: Debako alkate Maider Zubikarai, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalaga eta Mutrikuko alkate Joseba Palenzuela. Haiekin batera daude Geoparkeko gerente Leire Barriuso eta Geoparkeko zuzendari zientifikoa Asier Hilario. Biltzarrean 300 aditutik gora bildu dira, eta haien helburua sektoreak garapen ekonomikoa sustatzeko eduki ditzakeen aukerak azaleratu eta aztertzea izan da. Atzo bukatu zuten bilkura, eta ordezkariak gaur dira bueltatzekoak.