Gero eta turista gehiago Mutrikun
Ekainetik abuztuaren 15era arteko datuak zabaldu ditu turismo bulegoak. Tarte horretan, guztira, 4.629 bisitari pasa dira bulegotik herriari eta inguruei buruzko informazioa eske. Aurreko urtearekin alderatuz gero, denbora tarte berdinean %5 bistari gehiago egon dira.
Bistari kopurua, baina, asko aldatzen da hilabeteen araberako banaketa eginez gero. Ekainean izan da, dudarik gabe bistari gehien: aurten %59an igo da bistarien kopurua. Uztailean, berriz, %10 igo da. "Tendentzi hau abuztuan apurut egingo delakoan gaude", dio turismo teknikari Martas Amonarrizek. "Lehen hamabostaldian, esaterako, bisitarien kopurua iaz baino %10 txikiagoa izan da".
Bistarien jatorriari dagokionean, datu zehatzak eskaini dituzte. Herritarrei dagokionean, turismo bulegoko zerbitzuak erabili dituztenen kopurua %27 inguru jaitsi da. Bestalde, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako bisitarien kopuruak igoera xumea izan du: aurten %2 gehiago izan dira. "Arabarren kopurua igo da gehien", zehaztu dute.
Atzerritarren artean, Espainiatik etorritako bisitarien kopuruak ere igoera txikia eduki du, %3koa. "Kataluniarren kopurua gutxitu egin da, baina Madrildik, Valentzitik eta Gaztela-Leondik etorritakoak, berriz, gora egin dute". Gainontzeko herrialdeetatik etorritakoen kopurua izan da gehien igo dena: %20koa izan da igoera. "Hernbeeretakoak, belgikarrak eta alemaniarrak izan dira gorantz egin dutenak".