GI-638 errepideko lanak

2019/01/29

Mutrikuko udalak jakinarazi nahi du joan zen ostiralean Gipuzkoako Bide Azpiegitura sailak adierazi zigula egin beharreko tramitazio guztiak burututa, aste honen bukaera aldera edo hurrengoaren hasieran Mutriku eta Deba lotzen dituen GI-638 errepidea hobetzeko aurrelanak hasiko direla.

Bidea, bi hilabete eta erdi inguru barru, apirila aldera alegia, sei bat hilabetez guztiz moztuko dela aurreikusten da. Bidenabar, esan behar da Mutriku eta Sasiola lotzen duen Galbaixon zeharreko GI-3230 errepidean aurrera jarraitzen dutela egokitze lanek ordezko bide bezala erabili ahal izateko. Jakinarazi, azkenik, Aldundiak Mutriku eta Debako biztanleak lan hauei buruz informatuak egon daitezen, etxeetara esku-orriak banatuko dituela.  

Udalak herritarrak jakinaren gainean izango ditu garaiz zernahi aldaketa edo berririk izango balitz.