Gizarte Segurantzako tramiteak errazago.

2018/02/16
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak herritarrengana hurbiltzeko urratsak eman ditu administrazio elektronikoaren arloko egoitza elektronikoan.

Berrikuntzetako bat, honakoa: Institutuaren informazio-zentroetara joan beharrik izan gabe, edozein tokitatik hainbat tramite egin ahal izatea SMS mezu bidez, hala nola:

·         Prestazioetan jasotako kopuruen laburpen-txostena.

·         Prestaziorik jaso ez izatearen txostena.

·         PFEZ dela-eta aurreko urtean prestazioetan egindako erretentzioen txostena.

·         Prestazioen balio-handitzeari buruzko txostena.

·         Prestazioetako kopuruen desglose-txostena.

·         Baja emanda edo etenda dauden prestazioen txostena.

·         Prestazioetatik kitapenak egiten dituztenentzako txostena.

·         Prestazioetako kopururik gabeko txostena.

Kontuan izan behar da herritarrak mugikorraren zenbakia afiliazio-fitxategi orokorrean erregistraturik eduki beharra daukala. Edozein informazio zabaltzeko, 943483600 telefonora deitu.

(https://sede.seg-social.gob.es/wps/portal/sede/sede/Ciudadanos)