Goienetxeko gaztaren kata egongo da zapatuko merkatu txikian
2015/05/08
Ohi bezala sasoiko eta bertoko produktuak egongo dira aukeran iazko Idiazabalgo Gazta Eguneko irabazlearekin batera.
Aste Santuan aurkeztu zuen Goienetxek aurtengo gazta. Orduan gazta probatzeko aukerarik eduki ez zutenek, azoka txikira hurbildu besterik ez dute egin beharko. Izan ere, azoka txikiaren baitan, Goienetxeko gaztaren kata egingo da 12:00etatik aurrera.
Iazko Idiazabalgo Gazta Eguneko irabazlearekin batera, sasoiko eta bertoko produktuak eskainiko dituzte hainbat ekozile ere izango dira; hala nola, Ibiri, Antia, Maritxu-Itxasgain, Aritza, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak, Ondare enpresako mermelada eta kontserbak eta Iratxe lore-dendako loreak.
Azokara hurbildu nahi dutenek ordutegi zabalagoa edukiko dute horretarako: 09:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere.