Gorputz Espresioa ikastaroa martxoan.

2016/02/22
Norbera bere gorputzaren egon, entzun, sentitu eta berau era librean mugitzeko aukera izango dugu ikastaroan. Mugimendu askearen esplorazioak emozioekin konektatu eta azalarazteko aukera eskainiko digu eta hortik noberak nahi, behar eta ahal duen ibildibea sortuko du, beti ere jolasa eta gozamenetik.


Dantza Mugimendu Terapian oinarritzen den ikastaro honek  integraziorako esperientzia bat bilatzen du, sentsazio fisikoekiko kontaktu progresibo bat, ahaztutako gorputzaren eta gogamenaren arteko konexioa, mugimendu eta emozioaren artekoa.  Honela, gorputzaren bitartez mugimendu berriak bizitu daitezke. Mugimendu aukerak zabaltzean, maila kognitibo, emozional eta sozialean ere aukerak zabaltzen dira, bizitzan egokitzeko aukerak zabalduz eta norberarekiko eta gainontzekoekiko erlazio aukerak gehituz.

 

Irakaslea:

Uxue Pascual Esnaola, Psikologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitate) eta Dantza Mugimendu Terapia masterra duena (Universitat Autónoma de Barcelona). Dantza eta gorputz mugimenduan esperientzia handia (dantza garaikidea, gorputz espresioa, afrikar dantza, etab.). Taldeen dinamizazioan ere esperientzia haur, nerabe eta gazteekin (Zehar Heziketa eta Programak elkartea) eta baita emakumeekin ere (Euskal Herrian eta Nicaraguan).

 

Eguna: Martxoaren 13an izango da

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

Lekua: Luardo

Kostua: 20 €

Izen ematea: Turismo Bulegoan otsailaren 22tik martxoaren 10era