GPS ikastaroan izena emateko azken eguna domekan da
Burumendik eta Udalak GPS ikastaroa antolatu dute maiatzaren 16- 17 astebururako. Interesatuek domekara arteko epea dute izena eman ahal izateko. Ikastaroa gidatzeko, eskarmentu handia duen pertsona bat aukeratu dute: Karlos Laita.
Ikastaroak aurrera egiteko, gutxienez bost laguneko taldea osatu beharko da; gehienez hamabi laguneko taldea onartuko da. Ikastaroak aurrera egingo balu, ordutegia hopnakoa litzateke: maiatzaren 16an, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era (Zabielen); eta maiatzaren 17an, 09:00eetatik 13:00ak arteko (mendibuelta).
Ikastaroaren kostua 40 eurokoa da, baina langabezian daudenei edota Burumendiko bazkideei 30 euro kobratuko zaizkie. "Etxean duenak, GPS-a eta ordenagailua eramatea eskertuko genuke, baina ez da ezinbestekoa", adierazi dute antolatzaileek.
Ikastaroaren edukiak honako hauek izango dira:
• Gps pantailen erabilera.
• Datuen konfigurazioa gure irteerak prestatzeko
• Nabigazio forma ezberdinak eta hauek ikusteko ariketa praktikoak.
• BaseCamp programa: Topohispania, Topopirineos eta Ibilbideak kartografian. Wikiloc web orrialdea.
Informazio gehiagorako edo izena emateko turismo bulegora joan edo bertara deitu (943-60 33 78) beharko da.