Gure esku dago: egun osoko jaia zapatuan

2014/05/16

Zapatuan 11:00etan hasiko dira ekintzak, adar eta txalaparta doinuekin. Ondoren, Beheko Plazan umeentzako herri kirolak egongo dira. Jarraian, erraldoiak eta buruhandiak, eta Goiko Plazan Larrain Dantza egingo dute herritarrek. Dantza amaitu eta gero,  giza katea osatuko dute erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta amaieran argazki erraldoia atera eta mezua irakurriko dute, Beheko plazan.

Ekintzekin amaitzeko, Mutrikuko kanta zaharrak kantatuko dituzte herritarrek, kalez kale, Beheko Plazatik hasita. “Eguraldia gure alde izango dugula dirudi, beraz, dena ondo ateratzea Gure Esku Dago!”, esan dute herritarrek. “Herritar guztiak gonbidatuta daude festara. Hori bai, Gure Esku Dago dinamikako kamiseta edo zapiarekin jantzita azaltzea komeniko litzateke“.

Horrez gain, metroa erosteko ere “egun aproposa” dela aurreratu dute mutrikuarrek. Eta ekainaren 8an Bergarara joateko autobuserako informazioa jasotzeko edo izena emateko aukera ere egongo dela gaineratu dute.

 

ITURRIA: Mutrikuko HITZA