Gurrutxaga eta Esoainen bertsoak, txosnatan

2012/07/20
Iñaki Gurrutxaga eta Ibai Esoain bertsolariak aukeratu ditu Mutrikuko Bertso Eskolak. Bi bertsolari horiek izango dira Malen jaien azken eguneko saioan ariko direnak.

Gurrutxaga aski ezaguna da herritarren artean. Izan ere, bertsolaria izateaz gain, herriko bi ikastetxeetan gauzatzen den Gu ere bertsolari proiektua bere esku dago, eta berak erskuten die bertsoa eta bertsotan herriko hainbat umeri. Gurrutxagak Orioko bertsolaria izango du kanturako lagun.

Saioa, Santixo egunean, 19:00etan, Beheko plazan izango da.