Gurutze Gorriaren kanpaina.

2016/12/15
Gurutze Gorriak antolatu duen jostailuak jasotzeko kanpainaren barruan, datorren zapatuan, hilak 17, eta Santo Tomas azokaren eremuan, hauek jasotzeko puntu bat jarriko dute.

Jostailuak jasotzeko kanpainak 0 eta 12 urte bitarteko haur eta nerabeentzako jostailuak jaso nahi ditu, egoera ahulean dauden haurrei jolasteko eskubidea bermatzeko.

Jostailuen bilketan jostailu berriak baino ezingo dira eman, belikoak ez direnak, eta ahal dela hezigarriak, txikienen artean ikaskuntza eta elkarbizitza sustatuko duten printzipioak eta balioak bultzatzeko helburuarekin.

Honekin batera opari txekeak salduko dira. Hauekin ateratzen den dirua jostailuak erosteko bideratuko da.