Haurrentzako "Musika ipuinetan" saio pedagogikoa Molto Vivaceren eskutik
2016/03/07
Zapatu honetan, hilak 12, eta arratsaldeko seietan, Molto Vivace taldeak Bizarbeltz pirataren ipuina musikarekin uztartuko du. Sarrera doan da. Zabiel kultur etxean izango da.
Molto Vivace Gasteizen jaio zen, metalezko haize instrumentuentzako ganbera musika jendarteratzeko asmoz. Boskotearentzat espresuki idatzitako jatorrizko obrak jotzeaz gain, musikaren historian mugarri bihurtu diren hainbat musika estilo eta generotako moldaketa eta egokitzapenak ere jotzen dituzte. Hori horrela, Errenazimenduko melodia eder eta lasaiak interpretatzen dituzte, baita berriagoa den musika ere, besteak beste, jazz, blues, pasodoble, ranchera, jota eta abarreko estiloetakoa.
Ikuskizun guztietan ikuspuntu pedagogikoarekin batera, gustu ezberdinetakoei musika gerturatzeaz gain musikari ospetsuen eta beraien obren bitxikeri eta pasadizoak jakinarazten dituzte.