Hautesle-errolda jendaurrean jarri du Udalak
2015/04/08
Erreklamazioak aurkezteko, apirilaren 13ra arteko tartea dute herritarrek
Maiatzeko hauteskundeei begira, hautesle-errolda (censo electoral) jendaurrean jarrita dago jada. Udaletxeko atarian kontsulta dezakete herritarrek bertan daudela egiaztatzeko edota datuak zuzenak direla baieztatzeko.
Hautesle-erroldan aldaketa bat egin nahi izanez gero, erreklamazioa jartzeko aukera daukate herritarrek, udaletxeko harreran. Horretarako azken eguna apirilaren 13a izango da.