Herri barruan abiadura murrizteko obrak amaitu dira

2013/12/10
Joan den astean bi egunetan errepidea moldatu zuten Aldundiko langileek; Udala urte eta erdian gestioak egiten aritu da konponbide onenaren bila.

Duela urte eta erditik Udala herriko sarreran autoen abidura tarteko sortutako arazoei konponbidea emateko lanean aritu da. Gestio guztien ondoren, joan den astean Aldundiarekin batera adostutako irtenbidea ezarri zuten joan den astean.

Bi egunetan errepidea moldatu zuten Aldundiko langileek; erreiak estutzeko obra egin zuten. "Aldunditik konponbide onena hori zela adierazi ziguten. Beste herri batzuetan neurri horrek emaitza onak eman dituela adierazi ziguten, eta horrekin aurrera egitea erabaki genuen", azaldu du Gobernazio buru Joxean Agirregomezkortak. Erreiak banatu eta estutzeko paretatxoak Agirre Lehendakaria kalean jarri dituzte, Ondarroarako herriko irteeran (Zizzoneko aldapan).

Lanak iraun zuten bitartean auto ilarak sortu ziren. "Obrek beti sortzen dituzte eragozpenak, baina abiadura murriztea beharrezkoa zen, eta obra hori egin beharra zegoen. Hala ere, eskertzekoa jendearen pazientzia eta ulermena".