HERRI BOTIA ZOZKETAREN SARI BANAKETA

2022/02/10

 

Atzo ospatu zen Mutrikuko Udaletxean, Herri Botia Mutrikuko Loteriaren sari banaketa. Joseba Palenzuela Alkatea eta Aitor Itza Garapen arloko zinegotziaren eskutik jaso zituzten zenbaki irabazleen jabeek euren erosketa txartelak. Sari nagusia, 3.080 euroko, Maria Clara Lezertuarentzat izan zen, Ansorregi Oinetakoak dendan egindako erosketa batean eskuratutako 27.045 zenbakiari esker.

1.120 euroko bigarren saria Juan Miguel Borgesentzat izan zen eta 560 euroko bi hirugarren sariak Mari Carmen Maneiro eta Joseba Burgañarentzat. 280 euroko laugarren sarien irabazleak Leire Irizar, Maria Consuelo Caamaño eta Leire Jainaga izan ziren. Azkenik, 140 euroko sari txikien irabazleak honako hauek izan ziren: Cristina Lopez, Elena Rodriguez, Jon Larruskain, Iñaki Solupe, Elena Altuna, Selvera Shukrieva eta Pablo Bernabe.

Hala ere, oraindik ez dira saridun guztiak agertu, eta bost sariren ordezko zenbakien jabeak falta dira: laugarren sari bat (18.895) eta lau sari txiki (24.259, 50.500, 08.001 eta 37.378). Zenbaki hauen jabeek otsailaren 21a arte (hau barne) izango dute saria jasotzeko aukera Turismo bulegoan.

 

 

Mutrikuko Udaleko garapen sailak, COVID-19ak herriko sektore ekonomikoan eragiten ari den kaltea arintzeko helburuarekin, azken bi urtetan zenbait ekintza burutu ditu herriko establezimenduei laguntzeko. Ekintza horien artean HERRI BOTIA gabonetako kanpaina jarri zuen martxan abenduaren 13an. Kanpainak hilabete iraun zuen eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek txartel batzuk banatu zituzten Mutrikuko Loterian parte hartu ahal izateko. 2022ko urtarrilaren 10an egin zen zozketa eta Mutrikuko Udala Youtube kanalean jarraitu ahal izan zen streaming bidez. 

Guztira herriko 57 establezimendu atxiki ziren kanpainara eta guztira 56.000 txartel banatu zituzten establezimendu guztien artean, Ondorioz, 4 astetan  560.000 euroko gastua egin zen kanpainarekin bat egin zuten herriko establezimenduetan.