HERRI BOTIAREN SARI BANAKETA

2021/02/11

 

Mutrikuko Udaleko Ekonomia garapen sailaren lan ildoen barruan, herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko beharra ezarrita dago, are gehiago azken urtean jasaten ari garen pandemiaren ondorioz. Horregatik Udalak 2020rako gabonetako kanpaina bat antolatu zuen “HERRI BOTIA, Mutrikuko loteria” izenarekin.

Kanpainak hilabete bat iraun zuen eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek txartel batzuk banatu zituzten herriko establezimenduetan gastatu ahal izateko erosketa bonoen zozketan parte hartzeko. Kanpainaren oinarri arautzaileak www.mutriku.eus web gunean ikusgai egon dira.

2021ko urtarrilaren 5ean amaitu zen kanpaina eta 2021ko urtarrilaren 8an Mutrikuko Udaleko youtube kanalean streaming bidez egin zen erosketa bonoen zozketa.

ZENBAKI SARITUAK eta SARIDUNAK

Sariak eta zorioneko herritarrak ondorengoak izan dira:

1. Saria, 3.105€ baliokoa: Soraya Chaves
2. Saria, 1.080€ baliokoa: Santi Iruretagoyena
3. Saria, 540€ baliokoa: Ainhoa Basurko
3. Saria, 540€ baliokoa: Josefina Uriunebarrenetxea
4. Saria, 270€ baliokoa: Nati Agirregomezkorta
4. Saria, 270€ baliokoa: Ana Rosa Landa
4. Saria, 270€ baliokoa: Mikel Arrizabalaga
4. Saria, 270€ baliokoa: Nerea Iriondo
4. Saria, 270€ baliokoa: Lourdes Ituarte
Sari txikia, 135€ baliokoa: Juan Ignacio Aranberri
Sari txikia, 135€ baliokoa: Olalla Urriolabeitia
Sari txikia, 135€ baliokoa: Maria Arantzazu Odriozola
Sari txikia, 135€ baliokoa: Eladio Lopez
Sari txikia, 135€ baliokoa: Alejandro Barruetabeña
Sari txikia, 135€ baliokoa: Urtzi Iriondo
Sari txikia, 135€ baliokoa: agertzeke
Sari txikia, 135€ baliokoa: Xabier Flores
Sari txikia, 135€ baliokoa: Ane Miren Andres
Sari txikia, 135€ baliokoa: Sabin Flores
 

Itsaso zakarrari aurre egiteko, HERRI BOTIA, Mutrikuko Loteria

Mutrikuko Udalak argi du honelako ekimenek, herriko merkataritza indartzen eta eusten laguntzen dutela. Beharrezkoa ikusten da herriko merkataritzari laguntzen jarraitzea, Mutriku herri bizia delako eta gerora ere honela izatea nahi dugulako.
Bestalde, 2020ko martxotik jasaten ari garen pandemiak ekarritako egoerak herriko merkataritza eta ostalaritzan egindako kaltea handia izaten ari da eta herrian kontsumitzeak inoiz baino garrantzi handiagoa du garai hauetan.
 
ZORIONAK SARITUTAKO GUZTIEI!!!