HERRI TXIKI INFERNU HANDI
2016/02/05

Otsailaren 11n, osteguna, ETB-ko Herri Txiki, infernu handi programa Mutrikuko Miruaitz frontoian grabatuko da.
Hau izango da egitaraua:
- Bideo Proiekzioa. Herriko biztanleekin elkarrizketak.
- Monologoak: Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi-rekin.
- Bertsoak: Sebastián Lizaso.
Iluntzeko 20:00etan izango da. Gonbidapenak hurrengo tokietan jaso ahal izango dira: Miruaitz frontoian eta Turismo Bulegoan. 18 urtetik gorakoentzat izango dira.