Herriko autobus zerbitzua hobetzeko herritarrekin bilduko dira udal ordezkariak
2013/11/18
Bi bilera prestatu dituzte; bihar, 17:00etan, Anaiarten eta etzi, 19:00etan, Zabielen.
Herribusaren zerbitzua hobetzea eta herritarren beharretara egokitzen joatea. Hori izan da Udalaren asmoa herriko autobus zerbitzua jarri zenetik eta horretan jarraitzen dute.
Hori dela eta, eta asmo horrekin aurrera egiteko, bi bilera antolatu dituzte: bata, bihar (azaroak 19) izango da, eta bestea etzi (azaroak 20).
Biharko bilera, 17:00etan, Anaiarten izango da.
Etzikoa, berriz, 19:00etan, Zabiel etxean.
Bilera horietan, udal ordezkariek lanerako proposamena agertuko diete herritarrei, eta haien ekarpenak, iritziak eta ideiak jasotzea da euren asmoa.