HERRIKO BANAKAKO KIROLARIENTZAKO DIRULAGUNTZA
Dirulaguntza eskaria egiteko aurkeztu beharreko datuak Mutrikuko Udalean erregistratu beharko dira, telematikoki edo udaletxeko harreran maiatzaren 25a baino lehen. Aurkeztu beharreko dokumentuak ondorengo hauek dira:
- Denboraldiaren memoria txostena: parte hartutako lehiaketen zerrenda nahiz deskribapen txiki bat. Horretaz hain, denboraldian zehar izandako aurrekontua, izandako sarrera eta gastuen balantzearekin.
- Dirulaguntzaren inprimakia beteta (deskargatu inprimakia hemen klikatuz).
- Bankuko titularraren ziurtagiria. IBAN zenbakia barne.
- Aurkeztutako agiriak egiazkoak direnaren zinpeko aitorpena
Dirulaguntza eskariak tramitatzeko azken eguna maiatzaren 25a izango da.
Edozein kezka edo argibiderentzat kirola@mutriku.net helbidera idatzi daiteke.
Informazio gehiago: https://www.mutriku.eus/eu/arloak/kirola/kirol-diru-laguntzak