Herriko pianojoleek hamar domina eskaratu dituzte Andoaingo jaialdian
2014/02/19
Musika eskolako ikasleak Andoaingo piano jaialdian izan dira asteburuan; Mutrikuko hamar pianojole gaztek parte hartu dute.
Asteburu honetan, otsailak 15 eta 16, IX. Andoaingo Piano jaialdia ospatu da, eta Mutrikuko ikasleek hamar domina lortu dituzte, guztira.
Mutrikuko Udal Musika Eskolatik hainbat mailetan hamar ikasle parte hartu dute: Josu Yurrita, Marko Yurrita,Araia Otaño, Ane Rivas, Veselina Dimitrova, Xuban Gorostola, Ainhoa Arreitunandia, Nahia eta Alaitz Velez de Mendizabal, eta Irune Chacon.
Bertan, 800 pianojole inguru entzuteko aukera egon da eta Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasleek urrezko domina bat, zilarrezko zazpi domina eta brontzezko bi domina eskuratu dituzte.