Herritar talde batek Errigora proiektuari bultzada emango dio, bihar, Beheko plazan herritarren begi bistan jarrita

2013/11/08
Nafarroako ekoizleen berezko produktuak ikusteko eta eskaerak egiteko erraztasuna emango diete herritarrei; lotzen denaren %25 Nafarroako euskararen aldeko proiektuei laguntzeko izango da.

Errigora proiektua Mutrikura heldu da, eta Udal Euskara Zerbitzuak ez ezik, herritar talde batek ere proiektuari bultzada bat ematea erabaki dute. Proiektuaren oinarrian planteamendu sinplea dago: Nafarroa hegoaldeko ekoizleak eta euskalgintza eragileak bat egin dute, eta Nafarroako berezko produktuak saltzeko. Horren atzean, ordea, mundu oso bat dago.

Errigora elkarlanean oinarritutako proiektua da, eta lortzen duten diruaren %25 Nafarroa hegoaldean euskararen alde egiteko erabiltzen dute. Diruaz haratago, ordea, bada beste helbururik ere: esaterako, Nafarroako berezko produktuen sorta zein den erakustea eta  kanpora jo beharrik gabe, Euskal Herrian ditugun produktuen berri ematea

Proiektuari buruzko informazio osatua bideo motz honetan daukazue. Bertan labur baina zehatz azaltzen ditu proiektuaren ingurukoak:

 

Mutrikun, herritar talde batek produktu sorta jendeak ikusteko eta eskaerak egitea errazteko, bihar, hilak 9, 11:00etatik 14:00etara, Beheko plazan, mahai bat jarriko dute.

Bestalde, hilak 17ra arte, beste bi lekutan ere egin daiteke produktuen eskaria: Kiroldegian eta frontoiko tabernan.

Sorta bakoitzak 50 euro balio ditu. Eta aurrez esan bezala, lortzen den guztiaren %25 zuzenean, Nafarroako euskalgintzari laguntzeko izango da.

 

 

Baita Nafarroa hegoaldeko ekoizle eta euskalgintzako eragileek ere.