"HIL ARTE BIZI" tailerrak antolatu ditu udalak, heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko
2025/01/08
Heriotza tabu handi bat da gaurko gizartean, eta horrek herritarrak gai honekiko beraien eskubide eta erantzunkizunak garatu gabe egotea eragiten du sarri. Honen aurrean, herritarrek beraien heriotzaren inguruan dituzten eskubideak ezagutarazi, gogoeta sustatu eta hartu ditzaketen erabakiak argitzen laguntzera bideratu dira tailerrak.
Urtarrilaren 30ean (18:00) tailerrei buruzko zehaztasunak emateko aurkezpen-hitzaldia egingo da Zabiel Kultur Etxean.
Tailerren egunak:
- Otsailak 13, 20 eta 27
- Martxoak 6, 13, 20 eta 27
- Apirilak 3
Ordutegia:
Tailer guztiak 18:00etan izango dira.
Izen ematea:
Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte zabalik egongo da izen emateko epea.
- Email bidez: ongizate3@mutriku.eus
- Telefono bidez: 688 72 74 37 (Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara)
Aurkezpen-Hitzaldira gerturatuz gero, aukera egongo da, bertan ere, izena emateko.
Doakoa izango da eta plaza mugatuak dira.