Hondarrezko eskulturen tailerra igande honetan hondartzan
2018/08/14
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/hondarrezko-eskulturen-tailerra-igande-honetan-hondartzan/@@images/c8f21e11-9bbf-4e7e-8b9e-3f5a8b5c225e.jpeg)
Andoni Bastarrika azpeitiarraren eskutik, familia osoarentzat zuzenduta egongo den tailerra izango dugu igande honetan 16:30etan.
Euskal Herriko txoko ezberdinetan lanean ibili eta gero, oraingo honetan Mutrikura etorriko den artistak hondarrarekin eskulturak nola egiten diren erakutsiko digu arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Tailerraren nondik norakoak ikusteko, helbide honetan topatuko duzue bideo bat: https://goiena.eus/bergara/1465892220115-hondarrezko-irudien-tailerra
Argazki batzuk: https://www.instagram.com/andoni_bastarrika_artista/