Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2025

Azken urteetan Arima Dance taldeak Mozorro Lehiaketa antolatu du inauterietan Udalaren laguntzarekin. Aurten parte hartzaileak adineka banatuko dira. Martxoaren 1ean izango da eta hauek dira oinarriak:
PARTE-HARTZEA: Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar. Taldeka edo banaka.
SARIAK:
Gazte eta helduak (2010 edo lehenago jaioak)
- Saria: 100 €
- Saria: 70 €
- Saria: 40 €
Umeak (2011an edo beranduago jaioak)
- Saria: 80 €
- Saria: 60 €
- Saria: 40 €
Ikuskizunaren koreografia eta orijinaltasuna izango da baloratuko dena, baita mozorroaren orijinaltasuna ere.
*Sariak ez dira egunean bertan emango (saria kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria 30 eguneko epean)
EPAIMAHAIA: Antolatzaileek aukeratua izango da.
IZEN-EMATEA: Otsailaren 20a izango da izena emateko azken eguna, kultura@mutriku.eus helbidera idatziz.