IÑIGO ANDONEGI ARGAZKI LEHIAKETA 2022

2022/11/07



OINARRIAK:

  • Parte hartzaileak: Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar.
  • Argazkien ezaugarriak:

> Argazkiak koloretan, zuri-beltzean nahiz bestelakoetan aurkez daitezke.

> Argazkiak formatu horizontalean aurkeztu beharko dira, elementu gehigarririk erantsi gabe (sinadurak, ur-markak…).

> Gutxieneko neurria: 21 x 29,7 zm

> Bereizmena: 300 ppp.

  • Gaia: MUTRIKUKO ALTXORRAK.
    Zein da zuretzat Mutrikuk duen altxorrik preziatuena? (ondarea, natura, pertsonak, animaliak, paisaia, ohiturak...).
  • Aurkezpena:

> Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Parte-hartzaileek euren lanak aurkeztu ahalko dituzte soilik, originalak eta ezin izango da beste pertsona baten argazkirik aurkeztu ezta beste lan original baten elementurik gehitu.

> Argazkiak formatu digitalean (JPG formatuan, USB edo CD batean) aurkeztu behar izango dira liburutegian.
  (ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00).

> Lanarekin batera, kartazal itxi batean datu hauek aurkeztu beharko dira:
Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta emaila.

> Argazkiak eta kartazalak izenburu bera izan behar dute.

  • Aurkezteko azken eguna: Azaroak 25
  • Epaimahaia: Udalak izendatutako 2 aditu eta Udaleko ordezkari bat.
  • Epaia eta sari banaketa: Abenduak 23
  • Sariak:

> Epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu.

> Argazki bakoitzak 80€ko saria jasoko du.

> Herritarren saria: Erakusketa bat prestatuko da eta bertan bozka bidez argazki bat aukeratuko dute. Argazki hori egutegiaren azala izango da eta sarituak 80 €ko bonoa jasoko du BERTAN elkarteko dendetan erabiltzeko.

> Saritutako argazkiekin Udalak 2023ko egutegia argitaratuko du.

  • Oharrak:

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea dakar:

>> Aurkeztutako argazkiak, sariren baten irabazle izan edo ez, egilearen jabetzakoak izango dira, hala ere, Udalak eskubidea izango du argazkiak argitaratzeko (foiletoetan, publizitatean, sare sozialetan, web orrian…) edota helburu komertzialik gabe erakusteko, beti ere egilearen izena aipatuz.

>> Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da.

>> Argazkiren batek indarrean dagoen araudia urratuz gero,antolatzaileak lehiaketatik baztertzeko eskubidea izango du.

>> Jasotako datuak konfidentzialak izango dira.