Irakurri, Gozatu, Oparitu
Aurreko urteetan hasitako bideari jarraituz, euskara udal zerbitzuak, liburutegiak eta Sabina eta Beristain liburu-dendek elkarlanean burutuko duten ekimenean irakurzaletasuna bultzatzea da helburua, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatzea, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz, eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatzea. Egitasmoak, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:
1) Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatuko da.
2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango du.