Islama eta yihadismoari buruzko hitzaldia bertan behera gelditzen da.

2015/11/27
Hizlariaren azkeneko momentuko ezintasun bat dela eta abenduak 3ko hitzaldia bertan behera gelditzen da.

Unai Belaustegi aurkezlea izango da. Amaia Goenaga hizlariaren hitzetan, hau da hitzaldiaren helburua:

“Azken urteetan, eta batez ere azken aste hauetan, herritarrok islama, arabiar mundua  edo eta yihadismoari buruz asko irakurri eta entzun dugu komunikabideetan. Hala ere sarritan kazetari eta "ternuliano-ek" ez dute ez beharrezko ezagupenik, ez pedagogiarik herritarrei gai hauen inguruan dauden problematikak behar den bezala azaltzeko. Horrek jendea nahasi egiten du eta ondorioz, aurreiritziz beteriko ideiak eta jokaerak zabaltzen dira gizartean. Hitzaldi honen helburua interesa duten herritarrei  islama, islamismoa eta yihadismoren inguruan oinarrizko datu eta kontzeptuak azaltzea da, egunero jasotzen dugun informazio bonbardaketa hobeto ulertu  dezaten eta aldi berean,  aurreiritzi eta beldur asko alde batera utzi ditzaten.”