ITSAS PORTUEN KOLORE GALTZEA hitzaldia Youtuben
Abenduan abiatu ziren 2021-2022 Natura Jardunaldiak eta lau hitzaldik osatu dute otsailean amaitu diren jardunaldiak. Lehenengo hitzaldia Konrado Mugerzak eskaini zuen,"Itsas Portuen kolore galtzea" izenburupean. Euskal Herriko portuetan itsasontziek izan duten aldaketek egungo irudi paisajistikoan izan duen eragina aztertu zuen eta gaiaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatu. Ikuspuntu historikotik hasita, antzinako margolarien lanetan itsasontzien koloreak aztertu zituen, baita argazki zaharretan nola agertzen ziren, munduko beste herrialdetako itsasontzien koloreak ere erakutsi zituen eta horrek guztiak gaur egungo itsas portuen kolore galtzerainoko ibilbidean, itsasontzien zurgintzaren iraganari ere keinu eginez.
Konrado Mugertza argazkilari, biologo eta irakasle ohia da eta 2020an Zura eta Ura proiektua argitaratu zuen, argazkilaritza eta literatura batzen dituena. Proiektu hau izen bereko liburu eta erakusketa batek osatzen dute eta Leire Bilbao, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe eta Jokin de Pedro idazleek, Jesus Mari Lazkano artista plastikoak, Humberto Astibia irakasleak eta Julián Murelaga arotzak hartu dute parte.
Hitzaldia, gaurtik aurrera Mutrikuko Udala Youtube kanalean ikusi ahal izango da osorik, ondorengo loturan:
https://youtu.be/HZKhkXLuhuw