Itziar Andonegi eta Isidro Flores izan dira omenduak aurtengo Zaharren Egunean

2014/08/20
Eguneko argazkiak ikusi eta jaisteko aukera hemen aurkituko duzue.

Ziñua elkarteak urteetan antolatu duen Zaharren Egunak beste urrats bat gehiago eman zuen Udalari eta elkarteko bazkideei esker. Itziar Andonegi Sustaeta, apirilaren 7an 94 urte bete zituenak, eta Isidro Flores Arreitunandia, urtarrilaren 26an 93 urte bete zituenak, izan ziren omenduak aurtengoan.

Ritxi Gorostiaga gogoratu zuten, Jon Azpillaga eta Laxao Astigarragak bertso ederrak bota zuten eta alkateak, egun erditik egun osoko ekimenera igarotzeko nahia adierazi zuen.

Aurtengoan Debemeneko karpa txikiak jarri zituzten, eta eskerrak horri, izan ere eguzkiarekin hasi eta zaparradarekin bukatuk baitzen ekimena. Txikia eta beroa gertatu zen omenaldia.

Iturria: A. GORRITIBEREA

EGUNEKO ARGAZKIAK jaisteko eta ikusteko HEMEN.